Nagusia

Erabaki ikerketa taldea disziplina-anitzeko taldea da eta Erabakiak Hartzen Laguntzeko Sistemen eta Informatika Medikoan aritzen da. Bere taldekiek UPV/EHUko Lengoaia eta Sistema Informatikoak sailan, Pediatria sailan eta Donostia, Cruces eta Basurtoko Unibertsitate Hospitaletan lan egiten dute.

Xedea

Praktika kliniko hoberenak osasun-ingurunean hedatzeko beharrezkoa diren ikerketa, garapena, berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzea. Praktika hauek diagnostiko eta tratamenduetara zuzenduz, pazienteren egoera eta bere bizitza-kalitatea hobetzeko asmoz; hobekuntza jarraitua lortzeko disziplina-anitzeko prozesuak ezarriz; proiektu berritzaileak bultzatuz; ezagutza eta balorea sortuz; ikerlarien sareak sustatuz eta lortutako ezagutza zein emaitzak gizarteratuz.

Ikuspegia

Gure I&G arloan erreferenteak izatea osasun-instituzio publiko eta pribatuentzat, osasun-ikerketa institutuentzat, osasun-elkarteentzat eta ikerketa taldeentzat, hurrengo gaitasunak azpimarratuz:

  • Praktika kliniko hoberenak hedatzeko I&G arloan liderrak izatea.
  • Programa eta proiektuen kalitatea, ezagutzaren kudeaketa, medikuntzako ikerketaren emaitzen hedapena eta ebaluzioa sustatzea.
  • Aldaketa, transformazioa eta berrikuntza bultzatzea, alternatiba tekonologiko egokienak identifikatuz.
  • Gida klinikoen elaborazioa, ebaluazioa, garapena eta ikerketarako metodologien eboluzio eta aurrerabidea bultzatzea.
  • Disziplina-anitzeko lana bultzatzea.
  • Nazio eta Nazioarteko ikerlarien sareak finaktu eta lideratzea.
  • Ikerlariak eta ebaluatzaileen hastea sustatzea.
  • Ezagutza medikoa eta informatikakoaren sorkuntza sustatzea.