Ikerketa Arloak
Erabakiak Hartzen Laguntzeko Sistemak (EHLS) eta Medikuntza Informatikoa ikerketa arloen barruan, hurrengo ikerketa lerroetan arituko gara:
- Mapa Kognitibo Lauso, inferentzia sistema lauso, algoritmo genetiko eta neuronaletan oinarritutako sailkapen metodoak.
- Prozesuen egiaztapen formalerako metodoak.
- Kontzeptuetan oinarritutako bilaketa eta testu meatzaritza.
- Historia Kliniko Elektroniko eta gida klinikoen informazio osagarrirako konexioa.
- Gidek darameten ezagutza klinikoaren harrapaketa, elaborazio, inplementazio eta kudeaketarako metodoak.
- Gida kliniko egikarigarrien sorkuntza eta nabigazio grafikoa Modeloetan Oinarritutako Garapen Metodoekin.
- EHLS ebaluazioa.
- Exekuzio plataformatik independenteak diren gida kliniko exekutagarriak garatzeko metodoak eta teknologiak.
- Gida kliniko exekutagarriak kudeatzen dituzten Web Portalak sortzeko metodoak eta teknologiak.
- Modeloetan Gidatutako Garapen Metodoen bidez software garapenaren sistematizazioa.
- Datu-meataritzaren tekniken bidez dokumentuen interpretazioa eta ebaluazioa.
1994tik hona, gure ikerketa arloan egindako publikazioez gain, hurrengo ekarpenak egin ditugu ere:
- Inferentzia motorrak: EHSIS eta Mairi.
- Gidetan oinarritutako EHLS-ak eta beraien osagaik garatzeko plataforma teknologikoak.
- Gaixotasun desberdinen diagnostiko eta tratamendurako gidetan oinarritutako EHLS-ak: Diabete, assma, hiperamoniemia, etab.
- Baheketa sistemak (screening), adibidez, haur jaioberrien baheketa.
- e-GuidesMed, Guider eta eGuider web atariak, gaixotasun desberdinen gida kliniko egikarigarriak osasun arloko profesionalen eskutan jartzeko.